Urtarrilean aurkeztu zuen Belako Mungiako (Bizkaia) taldeak Hamen diskoa eta ez dira gelditu ordutik. Euskal Herriko eta Espainiako hamaika bazterretan jo dute jada. Bihar gauean Azpeitiko Sanagustin kulturguneko oholtzara igoko da laukotea. Aurretik, Rural Zombies Zestoako taldeak girotuko du entzulea, 23:00etatik aurrera. Uztarriak kontzertuotarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean.
Josu Ximun Billelabeitiak (gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitiak (baxua eta ahotsa), Lander Zalakainek (bateria) eta Cris Lizarragak (teklatua eta ahotsa) osatzen dute laukotea. Punk-rock, elektronikoa eta beste hainbat estilo ukitzen ditu taldeak. "Guregan eragina duen musikaren nahasketa bat da Belako", azaldu dio Hitza-ri Lander Zalakain taldeko bateria-jotzaileak.
Artikulu osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.