Urola Ikastolako ikasleek Gipuzkoako Foru Ogasuna bisitatu dute

Uztarria.eus 2016ko ots. 25a, 11:05

Urola Ikastolako batxilergoko 2. mailako ekonomiako ikasleak Gipuzkoako Foru Ogasunean izan ziren atzo, otsailak 24. Ogasun eta Finantza diputatuarekin, Jabier Larrañagakin, eta Ogasuneko zuzendariarekin, Jokin Peronarekin, elkartu ziren eta ondoren, horiek ikasleek proposatutako galderei erantzun zieten. Hainbat gairen bueltan aritu ziren hizketan eta iruzur fiskala, enpresen deslokalizazioa edota krisi ekonomikoari aurre egiteko ekimenak izan ziren ikasleek mahaigaineratu zituzten kezka nagusiak.

Bisita Gipuzkoako foru Ogasunak bultzatzen duen fiskalitatea eta ekonomiaren inguruko unitate didaktikoaren proiektuaren baitan kokatzen da.