Kexak, bide bazterreko zaborra tarteko

Uztarria.eus 2016ko ots. 15a, 11:48

Herriko hainbat txokotako bide bazterretan aurkitutako zaborraren harira, herritar batek kexa bat helarazi dio Uztarria.eus-i. Lasaoko bidegorrian ateratakoak dira irudiok eta "ardura falta" da herritarrak salatzen duena. Adierazi duenez, "Lasaorako bideko ibai ertzak garbitzen aritu dira baina espaloietan ere badaude zaborrak". Horrez gain, inguruko lantegien jarrera ere salatzen du: "Jende asko ibiltzen den lekua izanik, txukun mantentzeko ardura izan beharko lukete lantegien arduradunek".