Minor Empires eta Kaluse taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko ots. 12a, 13:42

Nola du izena Minor Empires taldearen azken album digitalak? galdera erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko eta Izaskun Agirrek eta Jon Aizpuruk sarrera bana eskuratu dute.

Minor Empires eta Kaluse taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Izaskun Agirrek eta Jon Aizpuruk.

Nola du izena Minor Empires taldearen azken album digitalak? galdera erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna United States of Emergency da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera aurrez sei euro ordaindu beharko da; egunean bertan, berriz, zortzi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.