Lasaotarrek auzo lokal berriaz gozatu ahal izango dute gaurtik aurrera

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 12a, 10:00

Lasaoko Herri Etxea inauguratuko dute 19:00etan. Han izango dira Azpeitiko eta Zestoako udal ordezkariak.

 

Zestoako eta Azpeitiko udalek nahiz auzotarrek gaur, ostirala, inauguratuko dute Lasaoko Herri Etxea, 19:00etatik aurrera egingo duten ekitaldiarekin.

Mari Jose Azkue Lasaoko auzo alkateak azaldu duenez, "xumea" izango da inaugurazio ekitaldia. Bi udaletako ordezkariez gain, auzoko haurrek, bertsolariek nahiz trikitilariek hartuko dute parte eta, ondoren, luntxa egingo dute.

Lasaoko bizilagunen azken urteetako eskaerari erantzunez, 2014ko irailean hitzartu zuten Azpeitiko zein Zestoako udalek auzo lokala eraikitzea. 

Artikulu osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.