Karnabalak 2016

Karnabalen inguruko balorazio "oso positiboa" egin du Udalak

Uztarria.eus 2016ko ots. 11a, 11:00

Azaldu dutenez, "eguraldiak lagundu du eta ondorioz jende asko ibili da kalean, ostiraletik asteartera arte". Astearte Karnabala indartzeko ahalegina "nahi bezala atera ez" zela azaldu dute, eguraldiaren ondorioz. 

Karnabalak bukatuta, festen gaineko balorazio "oso positiboa" egin du Azpeitiko Udalak. Azaldu dutenez, "eguraldiak lagundu du eta ondorioz jende asko ibili da kalean, ostiraletik asteartera arte". 

Hala ere, aipatu dute Astearte Karnabala indartzeko hartutako konpromisoa gauzatzeko "eragin zuzena" izan zuela eguraldiak. "Astertea indartzeko kale ikuskizuna jarri genuen arratsaldean, baina euria hasi zen eta ez zuen nahi bezalako emaitza izan”, adierazi du Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak.

Oro har, baina, "gustura" da Udala: "Elegante Eguna eta Astelehen Karnabala primeran joan ziren. Bi egunetan kaleak jendez beteta izan dira eta jendeak parte hartu du bai elegante jantzita eta baita mozorrotuta ere. Hori benetan eskertzekoa da", azpimarratu du Ibartzabalek.