Minor Empires eta Kaluse taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko ots. 11a, 12:45

Minor Empires eta Kaluse taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, otsailak 12. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Minor Empires taldearen azken album digitalak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Bihar, ostirala, 12:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Bihar bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera aurrez sei euro ordaindu beharko da; egunean bertan, berriz, zortzi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.