Errekurtsoa aurkeztu dute, Pasaiako segadaren auzia artxibatu ostean

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 11a, 12:11
32 urteren ostean artxibatu du auzia Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak. Erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du auziko abokatuak, "hilketa aztarnak" daudelako.
 

Pasaiako segadaren auzia artxibatu du Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak, "deliturik ez duelako frogatu". Joan den otsailaren 3an jakinarazi zieten erabakia segadan hildakoen familiakoei.

Pasaiako segadaren auziko abokatu Santiago Gonzalezek Hitzari adierazi dionez, erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu dute dagoeneko, "hilketa aztarnak badaudela" uste baitute: "Jose Luis Morenoren –bizirik atera zen segadatik– testigantza, tiro hotsak entzun zituzten lekukoak eta Paco Etxeberria auzi-medikuak esana hor daude. Izan ere, Etxeberriak esan zuen hildakoetako batek bularrean zituen tiroak distantzia erdira eginak zirela. Poliziak mantetzen duen bertsioarekin ez datoz bat horiek, eta nahikoa dira hilketa aztarnak badirela esateko. Beraz, ikerketak jarraitu egin behar duela uste dugu".

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean

Oarso Bidasoko Hitza-ren erreportajea