Igandean hasiko da VIII. Erniarraitz Sariketa

Uztarria.eus 2016ko ots. 11a, 14:38
2014ko Erniarraitz Sariketako finaleko argazkia (Urola Kostako Hitza)

Guztira hiru kanporaketa izango dira eta finala martxoaren 4an izango da, Azpeitiko gaztetxean. Igandeko saioan Maialen Akizu, Malen Amenazar, Jon Gurrutxaga, Aratz Igarzabal, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariak arituko dira kantuan.

Datorren igandean hasiko da VIII. Erniarraitz Sariketa. Hilaren 14tik aurrera, hiru kanporaketa izango dira datozen asteetan Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Finala, berriz, martxoaren 4an izango da, Gaztetxean. Hamazortzi bertsolarik hartuko dute parte sariketan, eta horietatik lau izango dira Erniarraitzekoak. Saio guztiak igandean izango dira.

Hemen kanporaken inguruko informazioa:

Lehenengo kanporaketa: Otsailaren 14, igandea, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 17:30ean.

Malen Amenabar

Unai Mendizabal 

Aratz Igarzabal

Jon Gurrutxaga

Haritz Mujika

Maialen Akizu

Bigarren kanporaketa: Otsailaren 21ean, igandea, Azkoitiko kultur-etxean izango da, 17:30ean hasita.

Oihana Iguaran

Aitor Servier

Amaia Iturriotz

Oier Etxeberria

Aitor Salegi

Maider Arregi

Hirugarren kanporaketa: Otsailaren 28an, igandea, Errezilgo borondegin, 17:30ean.

Gemma Urteaga

Xabi Igoa

Jon Ander Iriondo

Eñaut Martikorena

Eli Pagola

Aitor Irastorza

Finala: Martxoaren 4an, 22:00etan Azpeitiko gaztetxean.

Bi urtetik behin izaten da Erinarraitz sariketa. Azkoiti, Errezil eta Azpeitian hiru kanporaketa jokatzen dira eta laugarrena eta azkena, finala, Azpeitiko Gaztetxean izaten da. Kanporaketa bakoitzeko irabazleak eta puntuazio altuen lortu dituzten ondorengo hiru bertsolariak izaten dira finalean.

2014an jokatu zen azken Erniarraitz sariketa eta Amaia Iturriotzek jantzi zuen txapela orduan. Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi, Eneritz Artetxe, Saioa Alkaiza eta Josu Oiartzabal Xenpelar ere izan ziren finalean.