Lapatx

Jabier Altuna (Azpeitiko EAJ-ko presidentea) 2016ko ots. 11a, 10:45

Azkoitiko Bilduko Gaizka Larrañaga bozeramaileak joan den astean Azkoitian izan zuten bilkuran hau esan zuen: "Nik badut konstantzia Azpeitiko alkateak zabortegia irekita mantentzea nahi duela". Grabatuta dago, hitzez hitz horixe esan zuen, ez dugu ezer asmatu.

Grabatuta dago, hitzez hitz horixe esan zuen, ez dugu ezer asmatu. Guk ere badakigu hori horrela dela. Joan den eguneko prentsaurrekoan azpeitiarrentzat Kantabriakoak jaso behar duten konpentsazio ekonomiko berdina eskatzeak (96 euro/tonako) garbi adierazten du hori. Zabortegia urtebete luzatzearen truke, antzeko prezio bat kobratzea espero zuen.

Orain dauka ixteko aukera. Hainbeste kezkatzen badio azpeitiarron osasunak, zerren zain dago? Zertara dator orain balizko herri galdeketarekin bazterrak nahastera? Zergatik galdeketa horretan herriak jasoko lituzkeen etekin ekonomikoak aipatzen ditu? Gu galdeketa egitearen alde gaude baina alkateak bere erantzukizuna estaltzeko atera duela iruditzen zaigu.

Mankomunitateko gehiengoaren eta udaletxeko zinegotzi guztien adostasuna eta babesa du; berak du ardura, berak du eskumena. Ez dugu uste herrian inork ezer leporatuko dionik. Lapatx itxi dezala era ordenatuan eta hobe Foru Aldundiarekin adostuta, ez egun batetik bestera.

Azpeitian ez da erabaki antipopularra izango, ez da oso ausarta izan behar erabakia hartzeko. Bere ardura da. Bete dezala.