Autobusen Amarako geltokiaz eta Lapatxez hitz egiteko bilera bana deitu du Udalak ostegunerako

Uztarria.eus 2016ko ots. 10a, 18:20

Azkoitia-Donostia lineako aldaketen gaineko batzar irekia udaletxeko areto nagusian egingo dute, 18:30ean. 19:00etan hasiko da, berriz, zabortegiaz Elosiagako bizilagunei zuzendutako bilera, Añota sagardotegian.

Azpeitiko Udalak bi bilera deitu ditu biharko, osteguna, azken asteotan herrian hizpide izan diren bi gai nagusiren bueltan: autobusak eta Lapatxeko zabortegia.

18:30ean, udaletxeko areto nagusian, Azpeitia-Donostia autobus linearen Amarako geltokiaz hitz egiteko batzar irekia antolatu dute, "Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamenduko arduradunek geltoki hori kentzeko emandako arrazoiez, eta ondoren gertatutako edota entzundako aldaketen inguruan hitz egiteko", eta "hemendik aurrerako alternatibak garatzeko".

Orduerdi beranduago, 19:00etan, jarri du Udalak hitzordua Elosiagako Añota sagardotegian, "azken asteotako albisteen ostean" eta aurrekontuak osatzeko egindako bileran "gelditu bezala", elosiagarrei Lapatx zabortegiaren egoeraz azalpenak emateko.