Matxinbentako eskola zaharrean elkargunea eraikitzeko lanetan ari dira

Goierriko Hitza 2016ko ots. 10a, 11:00
(goierriko Hitza)
Teilatua berritu dute, eta orain lokala berritzeko lanetan hasiko dira. Bilerak egiteko, hitzaldiak antolatzeko zein beste hainbat ekitalditarako erabiliko dute. Uda aurretik martxan izango da.
 

Matxinbenta auzoko eskola zaharrak 30 urte inguru daramatza itxita, eta ordutik ez zaio beste erabilpenik eman. Xabier Mujika auzoalkateak azaldu duenez, ez zegoen argi eraikina norena zen, auzolanean egindakoa baita. "Ez da elizaren jabetzakoa, baina Beasaingo Udalak ere ez du paperik, beraz, zehaztu gabe zegoen". Azkenean, ordea, akordio batera iritsi dira Beasaingo Udalarekin, eta eraikina berritzeko lanak hasi dituzte. Bertan elkargune bat egitea da asmoa.

Dagoeneko teilatu berria egin diote eraikinari. "Oso egoera txarrean zegoen eta ura sartzen zen", argitu du Mujikak. Datozen asteetan barruko lanekin hasiko dira. Bainugela berria egingo diote, zoruak berritu, leiho berriak jarri, instalazio elektrikoa… "Goitik behera berrituko dugu, oso zaharra baitago".

Albiste osoa, Goierriko Hitza-ren webgunean.