Aitor Rodriguezen argazkia, mundu mailako publizitate agentzia baten webgunerako aukeratua

Uztarria.eus 2016ko ots. 10a, 13:01

One Eyeland publizitate agentziak Aitor Rodriguezen argazki bat aukeratu du bere webgunerako. Mundu mailan publizitate agentzia ezaguna da One Eyeland eta mundu mailako argazkilarien irudi batzuk nabarmendu dituzte picture of the day izenburupean. Horien artean da azpeitiarraren argazkia. 

Mundu mailako diseinatzaile eta argazkilari profesionalen lanekin sailkapen ezberdinak egiten ditu One Eyeland-ek: Eguneko argazkia (picture of the day), asteko argazkilaria (photographer of the week) eta asteko argazkia (picture of the week), besteak beste. Sailkapen horietan aukeratua izateko, ordea, lehenik sailkapen ofizialean (official selection) sartu behar izaten dute argazkilari eta diseinatzaileek.

Aitor Rodriguezek Uztarriari jakinarazi dionez, "izugarria eta meritu handia da horrelako titulua lortzea". Izan ere, aipatu du "maila handia" dagoela parte hartzaileen artean. Bestalde, "hau sari bat lortzea bezalakoa" dela aipatu du Rodiguezek. 

Valen Garcia eta Xanti Rodriguez argazkilarien argazkiak ere aukeratu zituen One Eyeland-ek official selection sailkapenerako.