Karnabalak 2016

Urrestillan ere ospatu dituzte karnabalak

Uztarria.eus 2016ko ots. 10a, 11:15

Atzo, asteartea, arratsaldean ospatu zituzten Karnabalak Urrestillan. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ez zen mozorrorik eta festa girorik falta izan Txikuri pilotalekuan. Urtero gisan, askariaz gozatu zuten bertaratu zirenek eta ondoren, haurrek zein helduek, jolas ezberdinak egin zituzten, festa giroan.