Loreekin hizketan

Andu Lertxundik 'Berria'-n idatzitako artikulua 2016ko ots. 6a, 15:29

Ez dakit kasu guztietan egia izango den, baina August Strindberg antzerkigileak dio pertsona baten nortasunak haren destinoa markatzen duela. Kontxu Odriozolaren kasuan, behintzat, halaxe da. Ikastolan andereño, antzerkia maite zuen. Herriko saltsetan, antzerkia zuen maiteen. Joaten zen tokira joaten zela, ezin antzokiren batera joan gabe itzuli.

Antzerkiaren begietatik ikusten zituen bai mundua, bai berak munduan bete zezakeen tokia, eta Antzerti eskolan izena eman zuenean laster nabarmendu zituen bokazioa eta maila. Ondo gogoan dut 80ko hamarkadan Mikel Garmendiarekin batera ikusi nuenekoa Strindbergen Herio dantza interpretatzen Zarautzen. Herio da, ikusten ez den baina une oro sentitzen den pertsonaia, dramaren ardatza. Lerroon irakurleak entzun beza Ravelen Boleroa, bere melodia bertsu obsesiboarekin. Haren doinura lotuta ari dira obrako pertsonaiak dantzan, beren bikote-bizitzaren tormentuak harilkatuz, haietatik askatu ezinik, destinoari ihes egin nahirik.

Irakurri artikulua osorik, Berria.eus-en.