Liburu artean egin du bere lekua

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 5a, 12:37
(Eneritz Albizu)

Ander Idoeta praktikak egiten ari da Azpeitiko liburutegian. Down sindromea duen 19 urteko azpeitiarra da, eta liburutegia berak irekitzen du astelehenetik ostiralera bitartean.

Ander Idoetarekin batera esnatzen da Azpeitiko Udal Liburutegia. Izan ere, bera arduratzen da bertako argazkiak eta ordenagailuak pizteaz, baita egunkari eta liburuak txukuntzeaz ere. Gustura sartu da lanera, eta irribarrea ahoan jaso ditu ostegun goizez liburu artera inguratu diren herritarrak.

19 urteko mutil azpeitiarra da Idoeta, eta down sindromea dauka. Zumaiako Institutuan ikasten du, Zereginen Ikaskuntza Gelan, eta praktikak egiten ari da orain Enparan dorretxeko liburutegian. "Asko" gustatzen zaio bere lana, batik bat, liburutegiko kontsultak egitea. Horretarako, bezperan erabilitako liburu guztiak biltzen ditu, eta makina batekin identifikatzen ditu. Lan horri esker, liburutegian badakite zein diren erabiltzaileek gehien irakurtzen dituzten liburuak.

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.