Xanti Rodriguez saritua izan da argazkilaritza profesionalean, Valentzian

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 4a, 12:17
Sormen libreko eta publizitate arloko irudi sarituak. (Xanti Rodriguez)

Xanti Rodriguez azpeitiarrak argazkilari profesionalei zuzendutako saria irabazi du Valentzian. Lehiaketako bi modalitatetan irabazi du: publizitatean eta sormen librean.

Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarrak XII. Valentzia Erkidegoko argazkilaritza profesional saria irabazi du. Lehiaketa hamabi modalitatez osatuta dago, eta horietatik bitan lortu du saria azpeitiarrak: publizitatean eta gai librean.

Urtarrilaren 30ean eman zuen epaimahaiak sarituen berri, azpeitiarrak "oso pozik" jaso zuen albistea: "Egia esan sorpresa izan da, lehiaketetara aurkeztean ezin da jakin zer gertatuko den, jende asko aurkezten baita normalean", esan dio Hitzari.

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.