Udalak harrera egingo die Iker Aizpuru eta Lander Uria igerilariei

Uztarria.eus 2016ko ots. 4a, 11:50

Zapatuan, otsailak 6, izango da harrera ekitaldia udaletxean, 13:00etan hasita. Iker Aizpuruk urrezko domina eskuratu zuen alebin mailan Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan, Madrilen. Lander Uriak ere hartu zuen parte txapelketan.

Iker Aizpuru eta Lander Uria azpeitiar igerilariei harrera egingo die Udalak zapatuan, otailak 6. Udaletxean izango da harrera, 13:00etan hasita. 

Iker Aizpuru urrezko domina eskuratu zuen Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan, Madrilen (Espainia). Aizpuruk 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu zuen parte eta horien denboren batura, txapelketako onena izan zen. Iaz ere, Espainiako txapeldun izan zen Aizpuru. 

Lander Uriak ere hartu zuen parte txapelketan eta bere lana ezinbestekoa izan zen Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.