Eskola garraioaz hitz egiteko bilera deitu du Udalak biharko

Uztarria.eus 2016ko ots. 2a, 18:08

18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Bilera irekia da, baina bereziki Azpeitia eta Beizama arteko linearen erabiltzailei luzatu diete parte hartzeko deia, "zerbitzua hobetu edota egokitzeko iritziak jaso eta neurriak hartzeko" asmoz.

Eskola garraioaz hitz egiteko bilera irekia deitu biharko, otsailak 3 eta asteazkena, Azpeitiko Udalak. "Orokorrean eskola garraioaz" hitz egiteko izango bada ere, bilera iragartzeko oharrean Udalak interes berezia jarri du "batez ere" Azpeitia eta Beizama arteko autobus linearen erabiltzaileen parte-hartzea eskatzerakoan. "Bereziki Azpeitia eta Beizama arteko zerbitzuaren erabiltzaileei dei egin nahi zaie, bileran parte hartu eta zerbitzua hobetu edota egokitzeko iritziak jaso eta neurriak hartzeko", zehaztu dute.

18:30ean hasiko da bilera, udaletxeko areto nagusian.