Hausnartu saria jaso du Haritz Etxeberriak

Uztarria.eus 2016ko urt. 29a, 13:45
Haritz Etxeberria, Hausnartu sari-banaketa ekitaldian (Soziolinguistika Klusterra)

Soziolinguistika Klusterran antolatzen dituen sarietan hirugarrena eskuratu du azpeitiarrak EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan lanari esker

Haritz Etxeberriak (Azpeitia, 1980) Hausnartu Euskal Soziolinguistika sarietako hirugarrena jaso du gaur, ostirala. Donostiako San Telmo museoan izan da sari-banaketa ekitaldia eta han izan da Etxeberria egindako lana aurkezten: EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan. 

Uztarria.eus-ek Etxeberriarekin hitz egin zuen joan den abenduan, irabazitako sariaren harira.