'Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburuaren lau ale zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urt. 29a, 12:18

Laxaro Azkunek idatzitako liburuan zenbat auzo agertzen diren asmatu behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Maite Garmendia, Jon Ander Bastida, Begoña Elias eta Luix Sanjuan dira sarituak. 

Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean liburuaren lau ale zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Liburuan zenbat auzo agertzen diren zuzen erantzun behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko eta Maite Garmendia, Jon Ander Bastida, Begoña Elias eta Luix Sanjuan dira sarituak. Erantzun zuzena hamaika da: Aratzerreka, Elosiaga-Eizmendi, Izarraitz, Landeta, Lasao, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz eta Urrestilla. Uztaria saridunekin harremanetan jarriko da, liburua non eskuratu azaltzeko. 

Urtarrila hasieran aurkeztu zen Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX.mendean liburua Sanagustinen. Laxaro Azkunek idatzi du eta Azpeitiko Udalaren Hezkuntza sailak argitaratu. Azpeitiko auzoetan XX. mendean, bereziki hasierako eta erdialdeko hamarkadetan, bizimodua eta ohiturak nolakoak ziren jasotzen da liburuan. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.