'Los odiosos ocho' eta 'Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urt. 29a, 10:40

Los odiosos ocho eta Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Los odiosos ocho, eta igandean, berriz, 19:30ean. Igandean, urtarrilak 31, gaztetxoentzat Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts filma izango da ikusgai 16:30ean. Astelehenean, otsailak 1, Los odiosos ocho eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

Los odiosos ocho 2015ean AEBn egindako filma da, Quentin Tarantino zuzendari eta gidoilari duena. Komedia beltza da, intriga generokoa. Sezesio-gerraren ondorengo urteetan kokatzen du Tarantinok bere azken filma. Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts filma, aldiz, animazio generokoa da. Bertan Carlitos, Snoopy eta euren lagunen abenturak kontatzen dira.