Langabezia tasa 3,59 puntu jaitsi da Azpeitian, azken bi urteetan

Uztarria.eus eta Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 29a, 13:52

2013ko abendutik 2015eko abendura bitartean, Azpeitiko langabezia tasak izan du jaitsiera handiena 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Joan den urte bukaeran, 859 langabe zeuden herrian. Horrenbestez, %11,7koa zen langabezia tasa eta 2013ko abenduan, aldiz, %15,29. 

Lanbideko datuen arabera, langabezia tasa 3,59 puntu jaitsi da Azpeitian, 2013ko abendutik 2015eko abendura bitartean. Hala, Azpeitiko langabezi tasak izan du jaitsiera handiena 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. 

2013ko abenduko datuei erreparatuz gero, %15,29koa zen langabezia tasa Azpeitian, 1.045 langaberekin herrian. Aldiz, 2015eko abendukoei begiratuta, %11,7 zen langabezia tasa eta 859 langabe zeuden. 

Eneko Etxeberriak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, "Azpeitiko Udalak formazioaren aldeko apustua egin du modu estrategikoan". Adierazpen guztiak, Urola Kostako Hitza-ren webgunean