Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Errezil arteko errepidean

Uztarria.eus 2016ko urt. 27a, 11:00

Ezbeharra 08:20 aldean gertatu da, Azpeitia eta Errezil arteko errepidean. Bi pertsona zauritu dira eta anbulatoriora eraman dituzte. Errepidea garbitzen ari dira dagoeneko eta laster itzuliko da zirkulazioa bere onera.

Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Errezil arteko GI-3634 errepidean. 08:20 aldean gertatu da istripua bi autoek aurrez aurre jo ostean. Bi pertsona zauritu dira eta Azpeitiko anbulatoriora eraman dituzte. Istripuaren ondorioz, errepidea garbitzen ari dira, zirkulazioa bere onera itzul dadin.