Filmen bidez landuko dute justizia soziala zine klubak eta Elkar-ekinek

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 26a, 10:47
(Eneritz Albizu)
Urtarriletik martxoa bitartean gai sozialak ardatz dituzten hiru film eskainiko dituzte. Bi eragileek uste dute zinea "pentsamendu kritikoa" lantzeko "tresna ona" dela.

Zine soziala sustatu eta lantzeko asmoz, elkarlanean prestatu dute film sozialen zikloa Azpeitiko Paradisu Zinema zine klubak eta Elkar-ekin taldeak. Urtarrila eta martxoa artean, hiru film eskainiko dituzte, hilean bana; eta solasaldi irekiak egingo dituzte ondoren. Bi taldeek herritarrei "zinemaz gozatzeko" gonbidapena egin diete. "Luxua da film horiek Azpeitian ikustea, pantaila handian; eta ondokoarekin hitz egiteko aukera izatea", azaldu du Xabier Gantzarain Paradisu Zinemako kideak.

Badira hilabete batzuk Elkar-ekinek Elkargunea ireki zuela, eta Eneko Ibarguren talde eragileko kideak azaldu duenez, hasieratik aurreikusi zuten lortzen zuten dirua "herriko proiektu sozialetarako erabiltzea". Horien artean dago zine zikloa: "Elkarlanean zerbait egiteko aukera ikusi genuen, eta 300 euroko laguntza bat eman diegu, zine soziala lantzeko".

Albiste osoa, Urola Kostako Hitzaren webgunean.