Donostiako heriotza salatu eta justizia soziala aldarrikatu dute

Uztarria.eus 2016ko urt. 23a, 13:48

Pobreziarekin amaitu. Justizia soziala zioen pankartaren atzean 50 bat herritar elkartu dira gaur, zapatua, eguerdian anbulatorioaren aurrean, Elkar-ekinek egindako deiari erantzunez. Aberastasunaren banaketa gero eta desorekatuagoaren eraginak eta bidegabekeria gogoratu dituzte elkarretaratzearen amaieran, eta Azpeitian ere negu honetan hotza pasatuko duten herritarrak badaudela. Mikel Markezen Gaur ere kantatuz bukatu dute kontzentrazioa, San Sebastian egunez Donostian hildako etxegabea gogoan.