Lapatxekin zer egin otsailaren 3a aurretik erabakiko du mankomunitateak

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 22a, 13:50
Lapatxeko zabortegia (Eneritz Albizu)

Otsailaren 3a jarri zuen Urola Erdiko Mankomunitateak zabortegia gainontzeko udalerriei ixteko data bezala. Aldundiak luzapena eskatu dio mankomunitateari.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Urola Erdiko Mankomunitatea Lapatx zabortegia bailaratik kanpoko udalerrientzat noiz itxiko den negoziatzen ari dira. Akordiorik lortu ezean, otsailaren 3a jarri zuen azken epe bezala Urola Erdiko Mankomunitateak, azaroaren 3an zuzendaritza batzordean onartuta. Erabaki horren alde bozkatu zuten udalerri guztietako ordezkariek, Beizamakoak izan ezik. Aurrena Beizama Baiko kidea abstenitu egin zen. Gainontzean, EH Bilduk eta EAJk osatzen dute batzordea, eta haiek data horren alde egin zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak jakinarazi duenez, epe hori luzatzeko ari dira hizketan bi erakundeak. 

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.