Ikusgai dago 'Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?' mahai-ingurua

Uztarria.eus 2016ko urt. 22a, 12:15

Joan den abenduan eskaini zuten Sanagustin kulturgunean Ekialde Hurbileko egoera hizpide zuen hitzaldia, Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza freelance kazetariek. Erlo Telebistak grabatu zuen mahai-ingurua osorik eta ikusgai dago dagoeneko. 

Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza freelance kazetariek hitzaldia eskaini zuten joan den abenduan Sanagustin kulturgunean. 200 pertsonatik gora hurbildu zen kulturgunera eta Nekane Zinkunegi kazetariak gidatuta, Ekialde Hurbilaz jardun zuten bi ordu inguruz hizlariek. Gaur egun han bizi duten egoeraz eta euren esperientziez aritu ziren, besteak beste, Aiestaran eta Zurutuza. Herritarren galderak ere erantzun zituzten. Erlo Telebistak zuzenean eman zuen mahai-ingurua eta orain osorik ikusi daiteke. 

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Urola Kostako Hitzak, Uztarriak, Sanagustin kulturguneak, Erlo Telebistak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu zuten hitzaldia.