'Joy' eta 'Paperezko hegazkinak' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urt. 22a, 11:19

Joy eta Paperezko hegazkinak filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Joy, eta igandean, berriz, 19:30ean. Igandean, baina, gaztetxoek ere izango dute zer ikusi, izan ere, Paperezko hegazkinak filma izango da ikusgai 16:30ean. Astelehenean, urtarrilak 25, Joy eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.