'Desentxufatuak' antzezlarenako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urt. 21a, 14:03

Desentxufatuak antzezlaneko bi aktoreen izenak asmatu behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko. Iosu Badiola eta Olatz Gorrotxategi izan dira sarituak. 

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da bihar, ostirala, Soreasu antzokian. Izan ere, Ez Dok Hiru eta Tartean Teatroak Desentxufatuak antzezlana taularatuko dute, 21:30ean hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatu ditu eta Iosu Badiolak eta Olatz Gorrotxategik sarrera bana eskuratu dute.

Desentxufatuak obrako bi aktoreen izenak eman behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Mikel Martinez eta Patxo Telleria ziren erantzun beharreko bi izenak eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

Desentxufatuak antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka 10 eurotan Sanagustin kulturgunean eta Interneten.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.