Sansebastianak 2016

Agur sansebastianei, hurrengo urtera arte

Uztarria.eus 2016ko urt. 21a, 12:30

Bukatu dira 2016ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, 23:15ean abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Alkartasuna, Oilagorra, Loiolabide-Zahar, Oñatzbideko gastadoreak, Zulozabal eta Loiolatxo. Danborra joaz ohiko ibilbidea egin ostean, plaza Nagusian bukatu zuten ibilbidea. Gauerdian jaitsi zuten bandera, San Sebastian Martxa-ren doinuekin.