Sansebastianak 2016

Dena prest eta orduak zenbatzen

Uztarria.eus 2016ko urt. 19a, 20:13

Ordu gutxi falta dira aurtengo helduen danborrada hasteko, eta herritar ugari prestaketa lanetan dabil buru-belarri. Eguerdi partetik ile-apaindegietan dira gaur gaueko danborren desfilean aterako diren kantinerak eta banderadunak; soziedadeetan afariak prestatzen eman dituzte azken orduak; eta soinu teknikariak-eta Perez Arregi plazatxoan pantaila erraldoia muntatzen eta kaleko megafoniaren soinu probak egiten aritu dira.

Gaur, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik. Umeen danborrada, berriz, bihar, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita.