'Desentxufatuak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko urt. 19a, 13:36

Antzezlana ostiralean, urtarrilak 22, taularatuko dute Soreasun, 21:30ean. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zeintzuk dira obran parte hartzen duten bi aktoreak? Erantzunak osteguneko 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostegunean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Ostiralean, urtarrilak 22, antzerkiaz gozatzeko parada izango da Soreasu antzokian. Tartean Teatroak Desentxufatuak taularatuko du bertan, 21:30ean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu, Uztarriaren bazkide direnen artean.

Sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zeintzuk dira obran parte hartzen duten bi aktoreak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 21a, osteguna, 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Desentxufatuak antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriaren bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.