Sansebastianak 2016

Helduen danborradako azken entsegua, iruditan

Uztarria.eus 2016ko urt. 19a, 12:56

Atzo, astelehena, izan zen helduen danborradako hirugarren eta azken entsegua. Azken momentura arte eguraldiari begira egon arren, plazan egin zen azken entsegua, estreinakoz. Horrela, danbor hotsek hartu zuten Azpeitiko plaza festen atarian. Gaur, San Sebastian bezpera, gauean joko dituzten piezak entseatu zituzten bertan eta Udal Musika Bandak kiosko berrituan soinu probak egin zituen. Bestalde, taldeei danborradan plazan izango duten tokia zehaztu zitzaien. 

Gaur, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik. Umeen danborrada, berriz, bihar, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita.