Bi pertsona atxilotu dituzte, Pastorkua tabernan lapurreta egitea egotzita

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 18a, 19:24

Ertzaintzak jakinarazi duenez, tabernako atea behartu zuten bi lagunek, eta hainbat gauza eraman zituzten. Atxilotuek aurrekariak dituzte eta epailearen esku utzi dituzte.

Atzo, igandea, bi pertsona atxilotu zituzten Donostian, joan den ostegun goizaldean Azpeitiko Pastorkua tabernan lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, tabernako atea behartu zuten bi lagunek, eta hainbat gauza eraman zituzten; hala nola hestebeteak, etxetresna elektrikoak, gazta, likoreak, olioa eta tabako kaxak.

Tabernako jabeek salaketa jarri zuten Azkoitiko Ertzainetxean eta ertzainek atzo, igandea, atxilotu zituzten ustezko bi lapurrak, Donostian. Ertzaintzak adierazi duenez, atxilotuetako batek 38 urte ditu, eta besteak 40.

Albiste osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.