Sansebastianak 2016

Autobus zerbitzua indartuko dute bihar gauean

Uztarria.eus 2016ko urt. 18a, 12:46

La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarri du biharko, San Sebastian bezperarako. Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazen lineak indartuko dituzte.

La Guipuzcoanak autobus zerbitzu berezia jarriko du biharko, San Sebastian bezperarako. Bi linea indartuko ditu garraio enpresak: Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara doazenak, hain zuzen.

Hurrengoak izango dira ordutegiak:

  • Azpeititik Azkoitira: 1:00ean, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an.
  • Azpeititik Zumaiara: 2:30ean eta 4:30ean.