Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute azpeitiarrek

Uztarria.eus 2016ko urt. 18a, 12:45

Joan den zapatuan, urtarrilaren 16an, Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen eta hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten ligako hirugarren mailan.

Xaputarrak A taldea Ainaitasuna Kakute taldearen aurka aritu zen eta 3 eta 1 irabazi zuen. Jardunaldi horretan Aitor Priyak Kuan Carlos Valoren aurka galdu zuen pieza zuriekin. Patxi Isasmendik Gaizka Alberdiren aurka irabazi  zuen, pieza beltzekin. Bestalde, Alberto Urkiak Judith Goenagaren aurka irabazi zuen eta Eneko Alberdik, beltzekin, Yoana Gomezen aurka irabazi zuen. Lorturiko emaitzekin, Xaputarrak A taldeak lehenengo postuan jarraitzen du 7 punturekin, bigarren sailkatuari 2 puntutako aldea kenduta. 

Xaputarrak B taldea, aldiz, Elgoibarren aritu zen Mekatar Zubi Ondo taldearen aurka. Bertan Iñaki Urangak Xabier Pradoren aurka aritu zen eta partida berdinketan amaitu zuten. Gorka Uranga, aldiz, zuriekin aritu zen Justo Arriolaren aurka eta partida galdu zuen. Unax Gaztañaga Zigor Diezen aurka lehiatu zen eta partida galdu zuen. Daniel Veselinovek, aldiz, Ivan Fernandezen aurka partida irabazi zuen. Guztira 1,5 puntu lortuta, azkeneko postuan dago sailkatuta Xaputarrak B taldea.

Hurrengo zapatuan, urtarrilaren 23an, Xaputarrak B taldea Azpeitian lehiatuko da Arrasate Arlutz D taldearen aurka, Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Xaputarrak A taldea, berriz, Legazpin arituko da Santikutz C taldearen aurka. Bi taldeek 16:00tan jokatuko dituzte partidak.