Hasi da txotx denboraldia Azpeitiko Añota sagardotegian

Uztarria.eus 2016ko urt. 18a, 13:55

Joan den ostiralean eman zioten hasiera 2016ko txotx denboraldiari Añota sagardotegian. 200 lagunetik gora bertaratu zen denboraldiaren irekiera ekitaldira eta Amets Arzallus bertsolaria arduratu zen sagardo berriari lehen tragoa emateaz. Bertsotan ere aritu zen Xebastian Lizasorekin batera. Bertan ziren, bestalde, Eneko Etxeberria alkatea eta Mikel Ibarzabal festa batzordeburua.   Afaria egin zuten irekiera ekitaldiaren ostean, eta Kupela taldearen emanaldia izan zen afalostean.