Aitor Arana: "Esperantoak babesa ematen die hizkuntza txikiei"

Berria.eus 2016ko urt. 15a, 17:03

Esperantoa-euskara hiztegia osatzen ia 30 urte eman ditu Azpeitian bizi den legazpiarrak. "Askok uste dute esperantoak kalte egiten diola ingelesari, baina ez da hala. Maite du, euskara maite duen bezala".

Esperantoa hizkuntza artifizialetan gehien erabilitakoa da gaur egun munduan. Badago esperantoa ama hizkuntza duenik ere. Atzean gordetzen duen filosofiaren zalea da Aitor Arana idazlea (Legazpi, Gipuzkoa, 1963), eta esperantoa-euskara hiztegia osatu du. Gaur aurkeztu du, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.

Zergatik euskara-esperanto hiztegia?

Esperantoa ikasten hasi nintzenean, 22 urte nituen. Euskarazko materialik ez zegoen esperantoa ikasteko, 1930eko hamarkadan atera zuten Esperantoa Giltza izeneko liburuxka soilik. Zaharkituta zegoen.

Zenbat denbora behar izan duzu hiztegia osatzeko?

Uste nuen urte pare bateko kontua izango zela. Ni orduan ez nintzen hiztegigilea, eta hiztegigintza oso lan motela da; xehetasun handiz egin behar da. Azkenean, ia 30 urte joan dira. Hasieran, oinarrizko hiztegia egin nuen, baina txikiegia iruditu zitzaidan.

Elkarrizketa osoa, Berria.eus webgunean.