Maite Aranburu: "Jaia urtarrilean egiteak balio du ikusteko negua zer gogorra den Itzaltzun"

Nafarroako Hitza 2016ko urt. 15a, 12:31

Urteroko saiorako prestakuntzan dabil Maite Aranburu (Azpeitia, 1979) Gartxot Ekimeneko kidea. Itzaltzuko Gartxot bardoaren kondaira ezagutarazi eta euskara zabaltzeko lanean dihardute. Bardoa hil zeneko Elkorretarainoko bidearen konponketa izan da orain arteko fruituetako bat.

Zein da Gartxot Ekimenaren jatorria?

Lehenengo bilera 2008ko urtarrilean egin genuen. Urte hartan Itzaltzuko udaletxean elkartu ginen Itzaltzuko herritar batzuk eta baita Gartxoten kondairaren inguruan lan egin zuen hainbat jende, Asisko Urmeneta edo Juanjo Elordi, besteak beste. Gu Itzaltzun konturatuta geunden, nahiz eta jendeak oro har kondaira ezagutu, Itzaltzuko herrian bertan ez zegoela Gartxoti buruzko ezer. Bilera horretan sortu zen Gartxoti plaza ondoko zuhaiztian tailu bat jartzeko ideia. Hori izan zen Gartxot Ekimenak egin zuen lehenengo ekintza, 2009ko urtarrilean. Ekitaldi xume bat egin genuen, eta han jarri genuen Gartxoten tailu hura.

Ordutik zabaldu da taldea, ezta?

Hori da. Urtero urtarrilean elkartzen hasi ginen Gartxoten inguruan hitz egiteko, eta pentsatzeko aurrera begira nola zabaldu genezakeen kondaira. Gero, dena azkartu zuten bai Gartxot filmak eta bai ondorengo liburuak ere.

Elkarrizketa osoa, Nafarroako Hitzaren webgunean.