'De padres a hijas' eta 'Olentzero eta Amilaren sekretua' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urt. 15a, 10:45

De padres a hijas eta Olentzero eta Amilaren sekretua filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan De padres a hijas emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Olentzero eta Amilaren sekretua ikusi ahal izango da 16:30ean eta De padres a hijas, 19:30etik aurrera. Astelehenean, ikusleen egunean, De padres a hijas filma eskainiko dute berriro, 21:30etatik aurrera. 

De padres a hijas 2015ean AEBetan egindako filma da, drama generokoa eta Gabriele Muccinok zuzendutakoa. Pulitzer saria irabazi duen idazle baten bizitza du ardatz filmak, emaztea hil eta bost urteko alabaren ardura bere esku gelditzen den momentutik abiatuta. Olentzero eta Amilaren sekretua, aldiz, 2015ean egindako animaziozko filma da, egunerokotasuneko hainbat gai ukitzeaz gain, euskal mitologiaren munduari ere egiten dio keinu.