Amets Arzallusek irekiko du txotx denboraldia Añotan

Uztarria.eus 2016ko urt. 14a, 20:00

Bihar, ostirala, izango da hitzordua, 20:30ean. Euskal Herriko bertsolari txapeldunarekin batera bertsotan ariko dira afalondoan Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso. Autobusa jarri dute, Azpeititik eta Azkoititik joan nahi dutenentzat.

Bihar, ostirala, irekiko dute aurtengo txotxeko sagardoaren denboraldia Elosiagako Añotan eta, urtero legez, festa giroan ospatuko dute estreinaldia. Txotx denboraldia irekitzeaz gain, Añota sagardotegiak bere 25. urteurrena ere ospatuko du aurtengo ekitaldian.

Aurten Amets Arzallus izango da Añotako txotxa zabalduko duena. Ondoren, afaria izango dute eta, afalondoan, Euskal Herriko bertsolari txapeldunarekin batera bertsotan ariko dira Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso ere.

Sagardotegikoek autobusa jarri dute, bihar Elosiagan izan nahi dutenentzat. Azkoitiko liburutegi aurretik aterako da 20:15ean, eta Azpeitian 20:30ean izango da, anbulatorio aurrean.