Tene Mujika beka irabazi du Miren Garatek

Uztarria.eus 2016ko urt. 14a, 15:20
Miren Garate.

Ekaitzaren zipriztinak proiektuarekin irabazi du saria. Orain urtebete izango du lana garatu eta liburua argitaratzeko. Bertan azken urteetako ekonomia krisiak izan dituen eraginak izango ditu hizpide.

Miren Garate (Azpeitia, azpeitiarrak irabazi du Tene Mujika saria. Euskal Herriko historia hurbila aztertzeko ez-fikziozko lanak bultzatzen ditu beka horrek eta azpetiarra saritu dute, Ekaitzaren zipriztinak proiektuarekin. Orain urtebete izango du lana egin eta liburua argitaratzeko. Makroekonomiak jendearen eguneroko bizitzetan zenbateko eragina duen aztertuko du liburuan. 

Lana terminoka antolatuko duela eta testigantzak eta erreportajeak tartekatuko dituela adierazi dio Garatek Berria egunkariari: "Egingo dudana da azken urteotan ekonomiari lotuta asko errepikatu diren termino batzuk aukeratu, eta termino horietako bakoitzari lotuta testigantza bat eta erreportaje bat jaso". Batetik, krisiaren eragina sumatu duen jendearen ahotik jasoko ditu lehen eskuko bizipenak, eta, bestetik, ikuspegi orokorragoa emango dute erreportajeek. "Saiatuko naiz sakonago jorratzen jendearen bizipenak eta alde humanoari lehentasuna ematen", jakinarazi dio Berriari.

Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osatu dute aurten Tene Mujika bekako epaimahaia. 

Ez da Miren Garate azpeitiarrak sari bat irabazten duen aldia. Izan ere, 2012an Rikardo Arregi Kazetari Berria saria jaso zuen.