Jose Luis Frantzesenaren biografia aurkeztuko du Uztarriak zapatuan

Uztarria.eus 2016ko urt. 12a, 12:33

Datorren zapatuan, urtarrilak 16, Jose Luis Frantzesena Schuberten inguruko liburuxka biografikoa aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 12:00etan hasita. 2009ko martxoan abiatu zuen Uztarriak liburuxka biografikoen proiektua eta Frantzesenari eskainitakoa izango da azkena. Hamabigarren liburuxka da hau eta Maialen Etxaniz azpeitiar kazetariak idatzi du. Liburuxkak bukatuta, aurrerago jakinaraziko duen beste proiektu batekin hasiko da Uztarria.  

Uztarria Komunikazio Taldeak prest dauka liburuxka biografikoen bere saileko azken lana: Jose Luis Frantzesena Schuberten biografia. 2009ko martxoan abian jarritako proiektuaren azken lana da Frantzesenari eskainitako liburuxka eta Maialen Etxaniz azpeitiar kazetariak idatzi du. Urtarrilaren 16an, zapatua, aurkeztuko du Uztarriak liburuxka; Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan. 

Aurreko liburuxkak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute datozen egunetan. Gainerakoek, berriz, 5 euroren truke erosi ahal izango dute, herriko saltokietan edo Uztarriaren egoitzan.

Urtarrileko Uztarria herri aldizkariak badakar Jose Luis Frantzesenari eskainitako biografiaren aurrerapen txiki bat.

Liburuxkak bukatuta, aurrerago jakinaraziko duen beste proiektu batekin hasiko da Uztarria. 

Orain arteko liburuxka biografikoak

Uztarriak liburuxka biografikoen sailean orain arte argitaratu dituen hamaika lanak webgunean ere irakur daitezke. Hauexek dira: