Asteazken honetara aurreratu dute hil honetako ganadu feria

Uztarria.eus 2016ko urt. 11a, 18:31

Urtarrileko hirugarren asteazkena, feriaren berezko eguna izan beharko zukeena, San Sebastian eguna da aurten, eta horregatik aldatu dute data.

2016ko lehen ganadu eta makineria feria ez da, ohi bezala, hileko hirugarren asteazkenean egingo. Aurten, urtarrileko hirugarren asteazkena hilaren 20a da, San Sebastian eguna eta, beraz, Azpeitian jai eguna.

Hori dela eta, Udalak gaur jakinarazi du astebete aurreratuko dutela feriaren data. Horrenbestez, asteazken honetan, urtarrilak 13, egingo dute feria herriko plazan.