Lapurreta egin dute Altuna y Uria eraikuntza enpresak Jose Artetxe kalean duen bulegoan

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 11a, 11:19
Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian du bulegoa Altuna y Uriak.

09:00etan ohartu dira lapurretaz enpresako langileak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gotor kutxa behartu dute lapurrek.

Lapurreta egin dute Altuna y Uria eraikuntza enpresak Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian duen bulegoan. 09:00etan jabetu dira lapurretaz enpresako kideak, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira handik gutxira. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, gotor kutxa behartuta aurkitu dute, baina ez oraindik ez dakite ez lapurreta noiz izan den eta ez zer lapurtu duten.