Helduen danborradako lehen entsegua asteazkenean izango da

Uztarria.eus | Festak | Artikulua
2016-01-11 09:40

Haurrek nahiz helduek danborradako hiruna entsegu egingo dituzte datozen egunetan. Helduen lehen entsegua asteazkenean, urtarrilak 13, izango da eta hirugarrena plazan egingo dute. Haurrak, aldiz, ostegunean hasiko dira entseguekin. 

Iazko helduen danborradako entsegu bateko irudia  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ate joka dira Sansebastianak eta urtero moduan danborradako hainbat entsegu egingo dituzte datozen egunetan herriko danborjoleek; helduek zein haurrek. 

Helduen danborradako lehen entsegua asteazkenean, urtarrilak 13, izango da, 21:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Bigarren saioa ostegunean, urtarrilak 14, egingo dute, ordu eta toki berean. Azken entsegua, hilaren 18an, astelehena, izango da eta plazan egingo dute; aurtengo berrikuntza da azken saioa plazan egitea. Horrela, Udal Musika Bandak kiosko berrituan soinu probak egin ahal izango ditu, eta aldi berean, taldeei danborradan plazan izango duten tokia zehaztuko zaie.

Bigarren eta azken entseguetan musika banda bertan izango da. Modu horretan, zuzendariek eta danborjoleek musika bandak zuzenean jotako danborradako piezekin entseatuko dute. 

Haurren txanda, ostegunean

Haurrek ere hiruna entsegu egingo dituzte sansebastianen aurretik. Lehen saioa ostegunean, urtarrilak 14, egingo dute. Bigarrena, aldiz, ostiralean, hilaren 15ean. Azken entsegua, astelehenean, urtarrilaren 18an, izango da. Hiru entseguak Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte, 16:00etan hasita. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda | 2016-01-11 : 17:14

Kaixo Uztarria, zuzenketatxo bat:
Musika banda bigarren eta azken ensaioetan izango da; ostegun eta astelehenean.
Onda izan!

Erabiltzailearen aurpegia Uztarria | 2016-01-11 : 17:48

Zuzendu dugu informazioa. Eskerrik asko abisatzeagatik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa