Atutxa II.a eta Mugertza II.a Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako finalera

Uztarria.eus 2016ko urt. 11a, 10:26
Arria V.a, LarraƱaga, Atutxa II.a eta Mugertza II.a, igandeko kanporaketan. (Eneritz Albizu)

Arria V.ari eta Larrañagari 4 minutu eta 23 segundoko abantaila aterata lortu zuten finalerako txartela Atutxa II.ak eta Mugertza II.ak. Azpeitiarrak eta errezildarrak, ordea, beste aukera bat izango dute txapelketan aurrera jarraitzeko. 

Atzo, igandea, jokatu zen Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako kanporaketa Urrestillako Txikuri pilotalekuan. Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza nagusitu ziren Errezilgo Xabier Orbegozo Arria V.a eta Azpeitiko Mikel Larrañagaren aurrean, 4 minutu eta 23 segundoko abantaila aterata. 

Horrela, Atutxa II.a eta Mugertza II.a finalerako sailkatu dira zuzenean. Finala otsailaren 28an izango da, Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiarrak eta errezildarrak, baina, beste aukera bat izango dute txapelketan aurrera jarraitzeko. Izan ere, urtarrilaren 17an, Arria V.a eta Larrañaga, Jon Rekondo eta Ruben Saralegiren kontra arituko dira lehian Leitzan (Nafarroa), 12:30ean hasita.

Igandeko kanporaketako denborak eta argazki galeria, Urola Kostako Hitzaren webgunean.