Imsersoren termalismo programan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2016ko urt. 8a, 11:50

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programaren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Egonaldia otsailetik abuztura bitartean egin nahi dutenek urtarrilaren 11 baino lehen eman behar dute izena. 

Azken urteetan bezala, jubilatu eta pentsiodunek 'Gizarte-Termalismoa' programaz gozatzeko aukera dute aurten ere. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

Programa horretan parte hartu nahi duten herritarrek eskaera egin beharko dute Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan. Egonaldia otsailetik abuztura bitartean egin nahi dutenek lehentasuna izateko, eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 11 izango da. Hala ere, itxaron zerrendan sartzeko aukera izango dute maiatzaren 11ra bitartean egiten diren eskaerek.

Egonaldia irailetik abendura egin nahi duten herritarrek, berriz, lehentasuna izateko maiatzaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dute eskaera. Hala ere, urriaren 31ra arte izango da eskaerak aurkeztu eta itxaron zerrendan sartzeko aukera.