Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus 2016ko urt. 4a, 14:56
Eider Bereziartua Uztarriako kudeatzailea eta Eneko Etxeberria alkatea

Orotara 34.046,26 euroko diru-laguntza jaso du Uztarriak 2015ean. Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek, 2015eko apirileko udalbatzarrean.

Azpeitiko Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Uztarriako kudeatzaile Eider Bereziartuak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak sinatu zuten akordioa joan den asteazkenean, abenduaren 30ean. Ondorioz, hedabideak 2015ean 31.583,26 euroko diru-laguntza jaso du. Uztarriaren proiektu edo produktu osagarrientzat, berriz, 2.463 euroko laguntza bideratu du Udalak. Orotara, beraz, 34.046,26 euro jaso ditu hedabideak. 

Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek, 2015eko apirileko udalbatzarrean.